Zortzigarren Lurralde berria

#8gnLUR aldea kokapen berri baten aurkituko dozu aurrerantzean: zortzigarrenlurraldea.eus

Hau da, Domeinuak Puntu.eus-en hain zuzen ere, Euskal Domeinuen artean😉

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

POZIKTIBITY euskararekin

Ane Igartiburu eta Reyes Prados euskararen inguruan solasaldi berezia mantentzen dute, POZIKTIBITYz beterik.

Anek bere arrazoiak azaltzen ditu Euskaraz hitz egiteko bere familia txikiarekin…. Madrilen

Eta Reyes-ek bere maitasunaren arrazoiak aitortzen ditu: lurralde baten biziz gero, hizkuntza hori ikasi eta kultura hori maitatu dezakezu😉

Eskerrik asko Ane eta Reyes zuen POZIKTIBITY-agatik🙂

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Euskarabildua jardunaldian

Azaroaren 6an San Telmo Museoan ikus-entzun gai #euskarabildua jardunaldian: eskema hau erabiltzen dugu hitz egiten hasteko: http://cmapserver.unavarra.es/rid=1ND904KQK-FNFLYL-60F/PLEikasirakasteko.cmap

Reyes Pradosen Bideoa: http://youtu.be/40c6XroBHM0

https://docs.google.com/presentation/d/1-FJnfBMgMybVYQeSyeLTVG3_Li-SNF1vW6EBdPRL1bA/pub?start=true&loop=true&delayms=5000

euskara, komunikazioa, kultura atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | 2 Iruzkin

IEB2013.ko laburpen mugikorra

IEB2013an, hau da, Informatikari Euskaldunen Bilkuraren 2013ko jardunaldia Donostiako Miramonen ospatu da. Aurten informatika eta sakelako telefonoak izan dira mintzagi nagusia, inguruan izan da, 250 pertsona inguru elkartuz.

Aukera aparta izan dugu euskaldun peto-petoak aurkitzeko eta aspaldiko ezagun & lagunak agurtzeko.

Eta bukaeran Iñaki Alegria (UPV-EHUko dekano-ordea) eta  Gorka JulioTeketen” Talaios-eko kidea, elkartu ditugu laburpen moduko bat egiteko.

Hona hemen ikuspuntuak eta iritziak, patxaraz adierazita, jardunaldiaren bukaeran.

Mila esker antolatzaileoi eta Iñaki & Gorkari😉

euskara, kultura, software atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | 4 Iruzkin

SoLoMoa Mintzatun

Azkue fundazioko Angeriñe Elorriagarekin eta Amaia Ozerinekin sakondu nahi izan dugu: zer dago Mintzaturen atzean? Eta argi azaldu digute: SoLoMo zati on bat:

  • Social: giza sareak eta pertsonak
  • Local: geo-kokapenari esker gauzak eta pertsonak non dauden jakiteko
  • Mobile: tresna mugikorrei esker (smartphoneak, tabletak, ordenagailu eramankorrak eta abar)

delako estrategia hori aprobetxatzeko eraiki dute Mintzatu.

Social Local Mobile

Mintzturen oinarria

Hona hemen laburpen gisa, kontzeptu mapa hau, beraien elkarrizketan oinarrituta.

euskara, kultura, software atalean publikatua | , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Azkue Fundazioa

Euskararen lurraldea zabaltzeko Azkue Fundaziora joan gara, zer den eta zer egiten duten jakiteko.

Angeriñe Elorriaga eta Amaia Ozerin topatu ditugu bertan, euskararen etxean, erakundeko helburuak eta eginkizunak azaltzeko bideo-elkarrizketa honetan.

euskara, kultura atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Durangoko Azokan

8gnLUR aldea aberasteko proposamena Durangoko Azokan aurkezten da.
Abenduaren 8an, Durangoko Azokan egiten den Kabia izeneko ekimenaren barruan, Tabu 10 saioan ezagutzera emango da Zortzigarren Lurraldearen ekimen berria: 8gnLUR aldea

BIDEOAK HODEIAN EGITEKO PROZESUA

Mugikorrarekin grabatu eta Youtuben editatu daitezke bideoak, kamararik gabe eta programa garestirik barik: doako Web20 zerbitzuak erabiliz, euskara aberastuko dezakegu pausuok jarraituz:

  1. Aukeratu nahi duzun gaia: Wikipedia laguntzaile ona izan daiteke.
  2. Bideo bat grabatu azalpen horiekin: lagun bati elkarrizketa eginez, edo zeure buruari
  3. Youtubera igo mugikorretik zuzenean edo ordenagailu baten bidez, CC bezala lizentziatuz (bestela ez du editatzea baimenduko)
  4. Grafiko bat, irudi batzuk, eskema bat edo ulertzen lagundu dezakeena beste bideo baten grabatu
  5. Youtubera igo bigarren bideoa eta editorean sartu: www.youtube.com/editor
  6. Denbora lerroan (time line) doitu
  7. Denbora tarteak ajustatu, zati bakoitzari bere luzapena egokituz
  8. Aberastu transizioekin, azpitituluekin, e.a.; musika ere jarri dezakezu, baina kontuz: abotsa ulertzeko asko baldintzatzen deu
  9. Argitaratu egindako editaia eta itxaron prozesatu arte
  10. Konpartitu sarean, 8gnLUR etiketa edo #hastag-a erailiz

Blog honetan txertatuko ditugu egindako bideo guztiak. Adibide bat (kaxero xamarra bada ere) Euskararen Historia kontazeko egindako bideo hau da (Iraup: 5:25):

euskara, kultura, wikipedia atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin 1