Zortzigarren Lurraldea Sustatun

Anjel Lertxundiren hitzak eta ideiak berehalako isla izan zuten Sustatu atarian. Luistxo

Argia aldizkariaren argazkia

Argia.com-en Luistxo Fernandez

Fernandezek ideia bera bi pertsonen ahotan entzun eta bion testuak alderatzeari ekin zion 2.005eko azaroaren 29an (Interneten abiaduran… aspaldi esan daiteke!)

Eibarko Euskararen inguruan egindako lan baten aurkezpenean, Serafin Basaurik esandakoaren haritik tiraka honela zioen Luistxok:

Lehenguan irakortzen netsan Andu Lertxundiri, Bilbon Kultur Politiken Nazioarteko Konferentzian esandakuak, internetan desafixuari begira: euskarak zortzigarren lurraldea konkistatu behar du; teknologia berriena eta Internetena. Lurraldetasun fisikoaz gainera garrantzi betea du lurraldetasun birtuala ere bilatzea ziberespazioan. Hor ez dagoena ez da; hor ez bagaude, gureak egin du?

Eibarko idazlea

Serafin Basauri A. Sarasuaren argazkian

Jarraian Eibarren egin ohi duten lanaren adibideak ematen zituen Serafinek eta Luistxok bere gogoeta islatzen zuen Sustaturen postean:

Euskarari eta euskal kulturari eutsi nahi badiegu, ezin dugu beste hizkuntzen eta beste iniziatiben maizter izan. Iniziatiba partikular askok ikusi du hori eta ezingo diegu sekula behar bezala eskertu gaur egun euskarak eta euskal kulturak Interneten duten tokia. Ez da, ordea, inondik ere aski. Hor gero eta presentzia handiagoz egoteaz gainera, egote horri etekin kulturalak eta etekin ekonomikoak ateratzen jakin behar dugu. Baliabide ekonomikoak behar ditu euskarak, baina, aldi berean, gero eta gaiago da euskara aurrez egindako inbertsioak itzultzeko. Teknologia berriek eta Interneten bide horretan jarri behar dute, Internet, beste gauza askoren artean, bai baita merkatua ere.

Serafin Basauriri buruz Luistxok esandakoak bere osotasunean irakurtzeko, jo Sustatu.com-era

josieror -ri buruz

Habitante de la cuidad de conocimiento ConoCity
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s