Aranzabal 8. probintzian

Joxe Aranzabal fareroa luze eta zabal ibili zen zortzigarren lurraldetik Arantza Kaltzadaren eskutik. Amarauna irratsaioaren barruan, igandero goizeko 10:30ean egiten zuten “8. probintzia” izeneko atala. Euskadi Irratian Arantxak aurkeztutako saioa emititu ondoren, Joxe Aranzabalek argitaratu egiten zuen solasaldia, podcast moduan entzun edo/ta deskargatu ahal izateko.

Joxe Aranzabalen irudia Erabilin

Joxe Aranzabal

HISTORIA LUZEKO SAIOA

2007ko irailaren bukaeran hasi ziren, bai emanaldia, eta bai blogeko sarrerak, azalpen xume honekin: “Amarauna irratsaioaren barruan 8. probintzia izeneko atala entzuten duzuen entzuleok, hauxe duzue 8. probintzia irratsaioaren bloga. Hementxe utziko ditugu programa bakoitzaren testuak eta, ahal denean, baita podcastak ere. Gustura jasoko ditugu zuen proposamenak, iradokizunak eta erantzunak. Ongi etorri, bada, eta nahi duzuen arte.”

Horrela astero astero saioa egin eta Joxek blog probintzial honetan saioen audioak eta laburpen txiki bat argitaratzen zuen.

Bederatzi hilabete beranduago, uda hasita zegoela, azken saioa emititu zen eta Aranzabalek hauxe argitaratzen zuen,  emisioaren audioarekin batera:

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 40. saioa. 2008ko ekainaren 29an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan.

Edukiak
Saio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu:

bloga

8gn probintzia

josieror -ri buruz

Habitante de la cuidad de conocimiento ConoCity
Post hau euskara atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s