Zer da komunikazioa?

Hitz polisemiko hau definitzen laguntzeko Wikipediara jotzen dugu, Josi Basterretxearen liburu batetik ateratako definizioa aurkitzeko: “Komunikazioak amankomunean jartzea esan nahi du. Latinean du bere jatorria, communicare hitzetik dator, alegia, elkarrekin parte hartu, edo harremanetan jarri adierazi nahi zuten erromatarrek hitz honekin. Pertsonen arteko ezinbesteko ekintza da: pertsona izateko eta gizartean bizi ahal izateko.”

Hona hemen kontzeptua ulertzen laguntzeko mapa:

Komunikazioa kontzeptu mapan azalduta

Wikipediaren definizioarekin sortutako mapa kontzeptuala

BASTERRETXEA IRAKASLEAREN DEFINIZIOA

J.I. Basterretxea EHUko irakasleak honela definitzen du Kultur Aniztasunari buruzko bere liburuaren hasieran (Kultura Aniztasuna eta Gizarte-Komunikazioa, Bilbo, 2002):

Gizakien ahalmen esklusiboa izan arren, komunikazioa bere harreman indibidualak zein kolektiboak garatzeko eta bideratzeko beharrezkoa duen tresna kognitiboa eta azaltzailea da
  • Kognitiboa da mundua ulertzeko balio diolako
  • Azaltzailea da ulertu duen munduari buruzko diskurtsoa eraikitzeko balio diolako

Pertsona bi edo gehiagoren arteko ekintza izanik, askotan bidea (komunikabidea) ekintzarekin nahasten da, edota ordezkatzen ere. Pertsonok elkarri egiten diogun ekintza izatetik, hots mezuak elkarri pasatzea eta eskuratzea, erabiltzen dugun bidearekin nahasten da. Hau da, paperean idazten dena komunikazioa izanik, papera bera komunikazioa izateraino iristen da.

josieror -ri buruz

Habitante de la cuidad de conocimiento ConoCity
Post hau euskara, komunikazioa, wikipedia atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s