Bloga zer da

Blog bat zer den argitzeko Wikipediarajotzen dugu azalpen hau aurkitzeko:

Blog (edo weblog) bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Blogariak mezuak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira. “Weblog” izena Jorn Bargerrek erabili zuen lehen aldiz 1997ko abenduan. (…) Mezuak normalean egileak definitutako komunitate batentzat zuzenduta daude. Komunitate horiek – lagunenak, lankideenak…- gizarte-sareak egituratzen dituzte.

Mezuetan testuaz gain argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere txerta daitezke. Elementu multimedia hauek web zerbitzari batean kokatu behar dira txertatu (embed) aurretik. Multimedian oinarritzen diren blogak daude: fotoblogak, bideoblogak eta audioblogak (podcast edo deskargatzeko irrati-saio asinkronoak, musikakoak edo MP3 blogak).

Blog bat egiteko bi aukera daude: berariazko editore bat erabiliaz, hala nola WordPress, sortu eta web-ostatu batetara igo edo blogak editatzeko plataforma bat erabiltzea (…)

Kontzaptuak mapa honetan laburbiltzen saiatzen gara:

Blogaren kontzeptu mapa

Bloga wikipedian definituta kontzeptu mapan bilduta

josieror -ri buruz

Habitante de la cuidad de conocimiento ConoCity
Post hau euskara, KM, software, wikipedia atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Bloga zer da -ri

  1. Aniceto Ajuriagogeaskoa Aurre-k dio:

    Hemen ari zaretenak honelako kontuetan jantziak zaudete, baina beste batzuek ez gaude hain jantziak, nahiz-eta begirada batean interesgarria iruditu Zortzigarren Lurralde hori; azalpen sinpleagoak beharko genituzke eta ahal dela aurrez aurrekoak, mundu horretan erosotasunez ibiltzeko: adibidez zelako posibilitateak ematen ditu blogak eta zelan bideratu posibilitate horiek? Nik badut blog bat, baina haibat galdera sortzen zaizkit. Eta galdera bat, Lurralde honetan badago euskaraz ari den jendea koordinatzeko eta horreri etekina ateratzeko modurik? Eskertuko nuke nire kezka hauek kontutan hartzea. Besarkada bat euskaltasunean. Ani.

  2. josieror-k dio:

    Eskerrik asko Ani intersagatik eta galdera/ekarpen on-ona egiteagatik!
    Farozaina den Joxe Aranzabali galdetuko diot, ea berak laguntzen digun blogosfera hobeto ezagutzen eta bere erabilpena xamurtzen😉
    Kontatuko dizut laster batean!
    Josi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s