Euskara aberastu

Euskara multimedia baliabideekin aberasteko proposamena luzatzen dizut lagun: euskararen egunean zeure ekarpenarekin aberastu dezakezu euskararen lurraldea Interneten 😉

Bideoak editatu hodeian

Youtuben bideoak editatu

PROZESUA

Lan egiteko modua, honela laburtu dezakegu:

  1. Topatu gai interesgarri bat zuretzat edo/ta zure lagunentzat (Wikipedia lagun ona duzue horretarako)
  2. Grabatu bideo bat azalpenarekin: lagun bati, irakasle bati, pertsona ezagun bati
  3. Azalpena ulertzen lagundu dezaken adierazpen grafikoak bilatu, sortu, antolatu eta bigaren bideo baten grabatu (irudiak, eskemak, kontzeptu mapak, eta abar)
  4. Igo bideo biak Youtubera CC lizentziarekin (birmoldatzeko aukera zabalduz)
  5. Editatu Youtuberen editorean: www.youtube.com/editor
  6. Sortutako bideo berria argitaratu eta 8gnLUR etiketa erabili (#8gnLUR Twitterren)
Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

8gnLUR aldea aberastu

Zortzigarren Lurraldea aberasteko gonbite bat da hau: zeure ekarpenarekin aberastu dezakezu euskararen lurraldea Interneten 😉

Bideoak editatu hodeian

Youtuben bideoak editatu

PROZESUA

Lan egiteko modua, honela laburtu dezakegu:

  1. Topatu gai interesgarri bat zuretzat edo/ta zure lagunentzat (Wikipedia lagun ona duzue horretarako)
  2. Grabatu bideo bat azalpenarekin: lagun bati, irakasle bati, pertsona ezagun bati
  3. Azalpena ulertzen lagundu dezaken adierazpen grafikoak grabatu bigarren bideo baten (irudiak, eskemak, kontzeptu mapak, eta abar)
  4. Igo bideo biak Youtubera CC lizentziarekin (birmoldatzeko aukera zabalduz)
  5. Editatu Youtuberen editorean: www.youtube.com/editor
  6. Sortutako bideo berria argitaratu eta 8gnLUR etiketa erabili (#8gnLUR Twitterren)

ADIBIDEZ

Hementxe duzue Jon Gomez Garairekin grabatutako bideo bat Errealitate Areagotuari buruz

Behin grabatuta irudi aberasgarri batzuk topatu eta kontzeptu mapa bat osotu dugu.
Hori berori pantailan jarri eta Bideo Aberastua” sortu dugu (hau ordenagailu lokalean editatuta dago, ez Youtuben)

Galdakotar komunikari eta aurkezle jatorra den JGGaraik  azaldu digun Errealitate Areagotua  kontzeptu mapa honetan laburtu dugu.

Errealitatea aberastua teknologiarekin

Errealitateari informazio kapak aplikatuz

euskara, komunikazioa, kultura, wikipedia atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Euskararen jatorria

Hasier Etxeberriaren eskutik, Euskararen Jatorria filma ikusteko aukera izan dugu eitb.tv-n

Baita Zuzeu atarian ere, kalitate handiz. Bertatik hartu dugu irudi hau, Hasierren kontakizun xamurrarekin jarraitu dezakezun dokumentala ikus-entzunahal izateko.

Hasierren dokumentala

Euskararen jatorria

euskara, komunikazioa, telebista atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ezagutza Euskararen egunean

Ezagutza eta komunikazioa eskutik doaz Joxe Aranzabalen hitz hauetan.

Farozaianaren ustetan “momentu honetan komunikazioak bizkortu egin du ezagutza, Interneten jartzen den momentuan, mundu osora zabaltzen delako jakintza: medikuntza arloan adibidez.

Zorionez komunikazioak azkartu egiten du jakintzaren zabalkundea.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

1000 Gaurko Hitza

Donostiako DOKA antzokian Maite Goñik Gaurko Hitzaren hirugarren urtemuga ospatu berri du. Lagun eta euskaltzalez inguratuta, telebistako aurkezle, idazle, kantari, blogari, wikilari… ekialdeko eta mendebaldeko mordo bat bildu zen euskaljakintzaren ekimen arrakastatsu hau ospatzeko. Haserko galdera, Mikel Iturriak egina hauxe da: Zortzigarren Lurraldean ibiltzeko mila hitz nahiko izango al dira ba? Bideo honetan ikus-entzun dezakezu baietz Maiteren hitzetan! (FaceBooken ere ikusgai dago)

KONTUTAN IZAN:
Bideoaren iraupena 931 segundukoa da; eta 1.000 Gaurko Hitzak biltzen ditu 😉

euskara atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Nor da Joxe Aranzabal?

Euskal blogosfera hain ondo ezagutzen duen Joxe Aranzabal nor den jakin nahi izan dugu. Eta Joxeri berari eskatu diogu bere bizitzako oroimenak konpartitzeko:

  • Eskola denboratik gogoratzen duena, Frankoren denboran zegoen beldurrarekin
  • Batxilergoa ikasten ibili zenekoa, lehen kazetari lana egin zuenekoa
  • Unibertsitatera joan zenekoa bere iritziak jendaurrean plazaratzen hasi zenean

Oroimen guzti horiek konpartitzen ditu Zortzigarren Lurraldearekin bideo labur honetan (4:42 min)

euskara, komunikazioa atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Euskal blogosferan askatasuna

Joxe Aranzabalek euskal blogosferan hasera-haseratik ezagutzen du, ondo ezagutu ere. Sustatu jaio zenetik Joxe hasi zen Luistxo Fernandezen tresna berri hura erabiltzen; eta 2004an, bere bizitzaren zati handi bat jartzen Faroan bertan.
ZER EMAN DIO JOXERI BLOGOSFERAK?
Eta zerbait azpimarratzekotan, askatasuna nabaritzen du Joxek: prentsa idatziaren aldean, blogean zeu zara idazle, zuzentzaile, editore, zuzendari, argitaratzaile, zuk aukeratzen duzu noiz argitaratu, zuk… duzu askatasuna nahi duzunaz idazteko eta aldatzeko!
IRAKASKUNTZAN ERE TRESNA POTENTEA?
Irakaskuntzan ere potentzialitate handia ikusten dio blogari, portafolio bat bezala erabiliz, irakaslearen zuzenketak posten komentarioetan eginez. Celestin Freineten ideiak era gogoratzen ditu, testua modu librean idazteko modua eskaintzen duelako blogak.

EUSKARARI EKARPEN BERRIRIK?
Euskarari euskaltzale belaunaldi berri bat ekarri dio blogosferak: teknologia zaleak, Internet ondo ezagutzen dutenak… sekulako lana egiten ari direnak, euskara ekartzeko esparru berri hauetara: datozkigun aldaketak ulertuz, mundu berria ulertuz, atzetik daukagun ondarea esparru berri hauetara ekartzeko gai izango direnak: Maite Goñi, Gorka Julio teketen, Gari Araolaza, Iban Arantzabal, Luistxo Fernandez, Igor Leturia, Arkaitz Zubiaga … perfil diferentea daukatena. Holako jendea behar dugu… eta asko!

euskara, kultura atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi